miércoles, 1 de febrero de 2017

Hurrengo geltokia... Santiago de Compostela !

Kaixo guztioi ! Gure hurrengo helmugarantz abiatzen gara. Une honetan Galizian gaude, dakizuenez atzorarte A Coruña hiria bisitatzen ari ginen.

Gaur A Coruñaren hegoalderantz 73 kilometrora gutxi gora behera kokatzen den oso hiri famatu batera joango gara. Famatua da bere katedrala eta bere bide santuagaitik. Badakizue zer hiritaz hitz egiten ari naizen?

Hori da! Santiago de Compostela, Galizia autonomi erkidegoaren hiriburua eta Galizian dagoen hiri nagusiena. Hona hemen bidai honi sarrera emateko Santiago de Compostelako hiriari buruzko bideo bat, ezagutzen ez duzuenok apur bat ezagut dezazuen.


Zer iruditu zaizue bideoa? Noski, ez da nirea, Copyright gordetzeko esaten dizuet Rick Steves Europe ateratakoa dela, orduan gustatzen bazaizue haren YouTube kanalatik pasatu eta begirada bat eman haren bideoei!


Gure bidaia hasiko dugu, eta Santiago de Compostela Katedralerantz abiatuko gara eta hiriko plaza nagusirantz aiegatzen gara, Obradoiro izenekoa. Hori izango da gaurko bisitagunea.


OBRADOIRO PLAZA:

Obradoiro plaza Santiago de Compostelako bihotza da, haren izena, aintzinean, katedralaren eraikuntza zegoen bitartean, bertan zegoen kantero tailer bati dagokio, Obradoiro galizieraz obrador edo tailerra asan nahi du eta.  
Katedralaren aurekaldean kokatzen da eta plaza honen erdialdean 0 km kokatzen da Santiagoko bide guztientzako. 

Enparantza honek haibat estilo arkitektonikoko eraikuntzez inguratuta dago hala nola, Katedralaren aurrealde Barrokoa, Gelmírez jauregia, Rajoy jauregia, Errege Katolikoen hostala eta San Jeronimo eskola. 


Gurkoz hemen amaitzen dugu, espero dut sarrera hau zuen gustokoa izatea. 
Hurrengorarte !