martes, 24 de enero de 2017

Aste honetako helmuga: A Coruña Hiria

Kaixo guztioei, gaur gure lehen leku turistikoetatik ibiliko gara, eta esan nizuen bezala Iberiar Penintsularen Ipar-Mendebaldetik hasiko gara. Helmuga honetan aste osoa emango dugu, bertako leku eta geldiune turistikoak ondo bisita dezagun.

Une honetan Galizian sartzen gara, A Coruña probintzian zehatzago. Gure lehen geldiunea ikusten dugu, A Coruña hiria, 210.000 biztanle baino gehiago bizi diren tokia. Itso ertzatik goaz eta hiriaren lehengo puntu turistikoan gelditzen gara, portuan.

PORTUA:

Portuan gelditzen gara, bere adina historiko bezala izendatzen du, Erromatarren garaian eraiki eta estreinatu baitzen.

Bere eginkizun nagusiak arrantza, industria, deportiboa, komertziala eta bidaiariak hartzea dira, honek hiriaren bihotz ekonomiko garrantzitsuetako bat da.

Gaur egun 6 kilometro baino gehiagoko kaiak ditu eta bertan, industria eta arrantzai begira, lehorreratzen dira arrainetatik ikatzararte, eta zamazko kaxoietatik fuelerarte.

Haren kaia nagusiak hurrengoak dira:
1.Dársena.
2. Trasatlantikoko kaia.
3. San Diego.
4. Centenario
5. Dársena de Oza.

Portua ikusi eta gero ibilzen jarraitzen dugu eta hondartzetara heltzen gara. Hauek izango dira gure 2. geldiunea.

HONDARTZAK:

Kostan ibiltzen jarraituz gero hondartzekin topatzen gara. Badakizue Espainiako hondartzarik politako batzuk A Coruñan kokatzen direla?

A Coruña hiriak 2 kilometro baino gehiagok hondartzak osatzen dituzte, eta edozein motako kirol nautikoko eremu ideala da. Hiri bertan dauden hondartzak 3 dira;

1. Riazor, 610 metroko luzeera.
2. Orzán, 780 metro.
3. Matadero, 780 metro.

Guztira Ozeano Atlantikorantz maskor ireki bat osatzen dute, benetan polita eta harrigarria da, ezta?


Gaur hemen gelditzen gara, espero dut zuen gustokoa izatea, Hurrengo sarreran A COruñako gauza eta leku gehiago ikusiko ditugu.

Eskerrik asko ikusteagaitik, hurrengorarte!


No hay comentarios:

Publicar un comentario